TROKELGINTZA

Trokelgintzaren arloan lanean daramatzagun hiru hamarkadak trokelak egiten, bai eta aipatuak mantentzen eta konpontzen dugun esperientziaren erakusle dira. Altzairu mota guztiekin lan egiten dugu trokelak egiteko, lehengaien kalitatea funtsezkoa da guretzat.

Plano bidezko trokelgintza

Plano bidezko pieza-trokelak egiten ditugu. Gaitasun handiko langile-taldea dugu. Honek, proiektu bakoitzaren planoak aztertuko ditu aurretiaz, trokelaren doitasun eta kalitate handiena bermatu ahal izateko. Trokelak egiterakoan, kalitatea eta doikuntza dira gure xedeak.

Trokelgintza progresiboa

Trokel progresiboak, trokel ebakitzaileak, tolestatzaileak eta era guztietako erremintak egiteko zerbitzua jartzen dugu zure enpresaren esku. Esaguzu zer behar duzun eta konponbidea bilatuko dugu guk.

30 urteko esperientzia, Trokelgintzan egiten dugun lanaren bermea.