Hotzeko estanpazio bidezko piezak egiten ditugu. Doitasun handiko estanpazioa eta kalitaterik handieneko materialak bermatzen ditugu. Desugertutako altzairuaren estanpazioa, hotzeko ijezketak eta altzairu herdoilgaitzaren estanpazioa gauzatzen ditugu.
Malgutasunik handiena jartzen dugu zure esku, pieza-segidak egiteko orduan. Segida luzeak zein motzak eginaz lan egiten dugu; proiektu bakoitzaren beharretara egokitzen gara. Zerbitzu integrala eskaintzen dugu eta bezeroak horrela eskatuz gero, pieza erabat bukatua entregatzen dugu. Mota guztietako tratamenduak eta estaldurak aplikatzen diegu piezei, bai eta hariztaketa ere proiektuak horrela eskatzen duenean.
Eraginkortasunik handiena bilatzen dugu piezak estanpatzeko gure prozesu guztietan. Eraginkortasunik handiko ekoizpena lortu ahal izateko, erabiltzen dugun lehengaia ahalik eta gehien aprobetxatzen dugu. Horri esker, prozesu jasangarriagoak garatu eta sortutako hondakinak murrizten ditugu.